Skip navigation/saltar navegación.

Coach Taldea

Sebastián Sarasola

Sebastián Sarasola Bilbon jaio zen 1972. urtean. 1996.ean Soziologia Politikoan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. Doktoretza ikastaroak egiten ditu "metodo soziologikoaren garapena eta erabilera" izenpean, Euskal Herriko Unibertsitatean. 1998an aholkulari gisa hasiko du bere ibilbide profesionala. 2001an Ados Consulting S.L sortzen du, aholkularitza instituzionalari zuzendutako enpresa, oro har ondorengo arloetan zentratuta: gazteentzako politikak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta parte hartze prozesuak erakundeetan. Lehendabiziko urteetan proiektuen zuzendaritzan zentratzen da, baina 2004an jarduera hau enpresaren gerentziarekin konbinatzen hasiko da. 2005ean banakako eta lan taldeetako ikuskatzailearen ziurtagiria jasotzen du Association of National Supervision organisation in Europe (ANSE)-ren eskutik. Ordura arteko aholkularitza jarduera, pertsona eta taldeen laguntzara bideratzen eta bere zuzendaritza estiloa berdedinitzen hasten da. 2007an Coach Exekutiboaren egiaztagiria lortzen du International Coach Federation (I.C.F.) –ren eskutik. Gaur egun, Coach Gerentea izanik, Ados Consulting S.L.-ren zuzendaritza lana erakunde publiko eta enpresa pribatuentzako coaching prozesuak garatzearekin konbinatzen du. Era berean, Europako Coaching Eskolarekin lan egiten du kanpoko ikuskatzailetzat.

2007 - 2010 © Ados Consulting :: Gimnasio 8, Lonja 1ª ezk. 48003 BILBO

Zenbakia 944 150 019 - Fax 944 165 718 :: administracion@ados-consulting.com :: Ohar Legala