Skip navigation/saltar navegación.

Ados Consulting

"Dabilen harriari ez zaio goroldiorik lotzen (...)
(Piedra que rueda no coge musgo)
"

AXULAR

Mugimenduak geldierazten gaituen orotaz askatzea ahalbidetzen gaitu, ibiltzea oztopatzen gaituenaz. Mugimenduari esker gure ikuspuntua aldatzeko gai gara, eta baita geure burua birsortzeko beste tokien, pertsonen eta ikuspegien bitartez. 2001. urtean Ados Consulting-ekin hasi ginenetik poza eta itxaropena nagusi izan dira. 6 urte neketsu hauetan zehar, proiektuz proiektu, lanean izan garen erakunde guztiekin erantzun pertsonalizatua ematen saiatu gara. Bidean zehar, erronka berri eta handiagoei aurre egiteko esperientzia metatuz joan gara.

Gune hau orain arte egindako ibilbidearen sintesia da, eta erakusten du gainera, gure aburuz Ados Consulting taldea zer garen, zer izan nahi dugun eta helburu hori nola lortu dezakegun hurrengo urteetan zehar.

Honenbestez, gure proiektua ezagutzera gonbidatzen zaituztegu: osatzen duten lagunak, jakintza arloak eta lan- metodología, eta nola ez, gure aukera/ itxaropenetan parte hartzera.

Azkenik, une bikaina da onartu eta eskerrak emateko, gaur egun taldea osatzen dutenei eta bere historian zehar parte hartu duten pertsona guztiei. Eskerrik asko!

Sebastián Sarasola
Aholkulari Gerentea

2007 - 2008 © Ados Consulting :: Gimnasio 8, Lonja 1ª ezk. 48003 BILBO

Zenbakia 944 150 019 - Fax 944 165 718 :: administracion@ados-consulting.com :: Ohar Legala